Marine Le Pen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marine Le Pen
Marine Le Pen

Front National frantziar partido politikoaren presidentea
Karguan
2011(e)tik
Aurrekoa Jean-Marie Le Pen

Jaiotza 1968ko abuztuaren 5a
Neuilly-sur-Seine, Frantzia
Alderdi Politikoa Fronte Nazionala
Lanbidea Abokatua
Erlijioa Katolikoa

Marine Le Pen (Neuilly-sur-Seine, 1968ko abuztuaren 5a - ) frantses politikari bat da, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua. Jean-Marie Le Pen alderdiko presidentearen alaba, abokatua lanbidez, gaztetatik izan da Fronte Nazional alderdiko kidea. 2000ko hamarkadan hasi zen alderdiaren baitan postu nabarmenak hartzen. 2004 urtean Europako Parlamentuko diputatu aukeratua izan zen. Frantzian beste kargu politiko batzuetarako aukeratua ere izan da. Bere karrera politikoaren hasieran bere aita baino diskurtso samurragoa, immigrazioaren inguruan adibidez, izatea egotzi zaio, baina oihartzun zabala izan duten polemika mediatiko zenbaitetan ere parte hartu du, adibidez Frantziako kaleetan musulmanek egiten dituzten otoitz kolektiboen aurka, okupaziotzat jotzen dituenak.


Front National partiduaren presidentea (2011-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Urtarrilaren 16ean, partidoko militanteen bozketa baten ostean, Front National partiduaren presidentea aukeratua izan zen 67,5% eko bozkekin, Bruno Gollnisch hautagaia gaindituz, eta bere aitaren ordezkoa hartuz, partidoaren sortzailea. 2011ko Martxoan Le Parisien egunkariak egindako inkesta batetan lehenengo postua esleitu zioten Frantziako presidente hauteskundeen lehenengo bueltan %23 bozkekin, Nicolas Sarkozy eta Martine Aubryren gainetik, azken hauek %21 ateratzen zutelarik.

Partidua "desdeabrutzeko" ideia tinkoarekin, aukeratua izandako hilabetean Front Nationaleko Alexandre Gabriac-en kanporatzea agindu zuen, Interneten agerturiko foto batzuetan nazi agurra keinua egiteagatik. Honi buruz FNn mota horietako jokabideak onartezinak zirela esan zuen, ideologia nazkagarri baten parte zirelako.

2011ko ekainan ezagutzera eman zen Valéry Le Douguet, frantziar mason garrantzitsu bat, Front National-aren justizia programa osoa idatzi zuela, 2012ko Frantziar hauteskundeetarako.

Jarrera politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Paris-Match aldizkariarentzako entrebista batetan bere ideologia politikoari buruzko ideiak azaldu zituen, baita Frantziako presidentea bihurtu ezkero hartuko lituzkeen neurriak, hauen artean heriotz-zigorra berrezartzeko referendum bat, mugen itxiera, euroaren abandonua edota protekzionismo ekonomikoa. Hortaz gain, "puntuzko gizartea" proposatu du, kotxeen eta gida baimenetan egiten den bezala. Abortuari buruz, France Inter frantziar aldizkarian esan zuen inoiz ez zela egon, abortoaren legea debekatzearen alde.

Kanpo-politikan Frantzia OTAN-etik ateratzea eta Errusiarekin erlazioak hobetzea proposatzen du. Gainera FMI, Banko mundiala eta OMC entitate ekonomikoen existentzia bera zalantzan jartzen du.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marine Le Pen Jean-Marie Le Pen-en hiru alaben txikienetarikoa da, bere aita Front National partido politikoaren presidentea izan zen 1972tik 2011ra, bere ama Pierrette Lalanne, bere aitaren lehen emaztea izan zen. Saint-Cloud-eko Florent Schmitt ikastolan ikasle izan zen, ondoren Sorbona unibertsitatean zuzenbidea ikasiz. Bere unibertsitate urteetan, Pariseko ikasle nazional zirkuluan (CNEP) parte hartu zuen, Front National partiduaren inguruko ikasle-mugimendu bat, denboraldi batez ohorezko presidentea bilakatuz.

Hiru semeen ama, Frank Chauffroy-erikin ezkondu zen, Front National-aren alde lan egin zuen enpresa zuzendaria, geroago Éric Lorio-rekin ezkonduz, azken honek FNren idazkari ohia eta Nord-Pas-de-Calaiseko aholkulari erregionala, azken onetik dibortziatua dagoelarik. Gaur egungo bikotekidea Louis Aliot da, FNko presidenteordea eta 2005etik 2010ra partiduko idazkari orokorra.


Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) À contre-flots, éd. Jacques Grancher, coll. "Grancher Depot", Paris, 2006, 322 p., broché, 15 x 22 cm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marine Le Pen Aldatu lotura Wikidatan