Marino Aierra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marino Aierra Redin (Irunberri, 1903ko maiatzaren 8 - Caguazú, Buenos Airesko probintzia, 1988ko urtarrilaren 11) Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua zen.[1]

1928an apaiz bihurtu zen eta Gerra Zibilean Altsasuko apaiza zen. Gerra ondoko errepresioa ikusteak Uruguaira ihes egitea eragin zuen. Hantxe 1940an sekulartu eta Argentinara joan zen.[2]

Argentinan itzultzaile bihurtu eta liburu bat idatzi zuen: No me avergoncé del Evangelio (desde mi parroquia). Liburuak Nafarroan izandako errepresioa azaltzen du eta, arrakasta izateaz gain, Jimeno Jurio edo Julián Casanova bezalako historialariak erabilia zen.

2002an, Mintzoa argitaletxeak liburuaren bigarren argitaraldia egin zuen: ¡Malditos seáis! No me avergoncé del Evangelio deiturikoa.

2008an Helena Tabernak Berri Ona filma egin zuen bere bizitzaren inguruan.

Erreferentziak