Mario Andretti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mario Gabriel Andrettiren erretratua.

Mario Gabriel Andretti (Montona, Italia, gaur egun Motovun, Kroazia, 1940ko otsailaren 28a) 1 Formulako automobil-gidari ohi estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an, Bigarren Mundu Gerra bete-betean zegoela, Lucca hirira joan zen bizitzera bere familiarekin, eta han hamahiru urterekin hasi zen auto-lasterketetan parte hartzen. 1955ean Andrettiren familiak Estatu Batuetara emigratu zuen, eta 1958az geroztik stockcars lasterketetan esku hartu zuen Andrettik. 1961ean egin zen auto-lasterketako gidari profesional. 1963rako irabaziak zituen ehun bat lasterketa, eta Indy Formulako Munduko txapeldun izan zen 1965, 1966 eta 1969 urteetan. 1965ean lehen aldiz parte hartu zuen lau urte geroago, 1969an, irabaziko zuen Indianapolisko 500 milietako lasterketan. 1967. urtean Daytonako 500 miliako stockcar lasterketa irabazi zuen, eta 1971n Daytonako 24 orduak eta Segringeko 12 orduak.

1970eko hamarkadan, 1 Formulako Munduko Txapelketetan murgildu zen buru-belarri. 1971n irabazi zituen bere lehen sari nagusiak, Kyalami eta Ontariokoak, eta 1978an, berriz, Munduko txapelketa. Gero Estatu Batuetako Indy Formulako lasterketetara itzuli eta 1984an maila honetako Munduko txapelketa irabazi zuen berriro. 1994an lasterketak utzi egin behar zituela adierazi arren, hurrengo bi urteetan Le Manseko 24 orduetan parte hartu zuen Michael, John eta Jeff semeekin. 2003an 500 miliako lasterketan parte hartzen saiatu zen arren, lasterketa-probetan istripua izan zuen eta lasterketak guztiz utzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Andretti Aldatu lotura Wikidatan