Mario Cipollini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mario Cipollini.

Mario Cipollini (Lucca, 1967ko martxoak 22) txirrindulari ohi italiar bat da, esprintean nabarmendu izan dena.

1989 eta 2005 artean iraun zuen bere kirol karreran 180 garaipen baino gehiago lortu zituen, hala, historia guztian, garaipen gehien dituen txirrindularietako bat delarik.

Bere garaipenik garrantzitsuenak Zolder hirian ospatu zen 2002ko Munduko Txirrindularitza txapelketa eta urte berean ospatu zen Milan-San Remo klasikoa izan ziren, jada 35 urte zituen txirrindulari batentzat lorpen handia izan zena. Gainera, etapa ugari ere irabazi du hiru Itzuli Handietan (Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Italiako Giroa), azken honetan 43 etapa garaipen lortuz.

Mario 2003an hasi zen gainbehera, une horretan, esprint masiboetan itzal egingo zion txirrindulari bat agertu zelarik: bere herrikidea zen Alessandro Petacchi.

Hala eta guztiz ere, 2005 arte jarraitu zuen profesional bezala, urte horretako apirilak 26an ustekabean erretiratu egiten zela iragarri zuen arte, Giroa hasteko hamar egun baino falta ez zirenean, non parte hartzeko asmoa zuen.

Cipollini idolo bat izan zen, baita pertsona eztabaidatsua ere, sarri bere profesionaltasun faltagatik kritikatua. 2003ko Espainiako Itzulian izan zuen igaroera bezalako jazoerak nabarmentzen dira, non soilik bere taldea gonbidatua izan zedin parte hartu zuen, lehen etaparen ondoren itzulia utziz antolakuntzaren harridurarako.

Cipolliniri buruzko beste bitxikeria bat, protagonista izateko zuen nahiarekin lotuta, Tourreko, eta, batez ere, Giroko sarrerako etapetan erlojupeko jantzi deigarriak erabiltzeko zuen zaletasuna da.

Mario Cipollini txirrindularitza profesionalera 2008an itzuli zen Rock Racing talde estatubatuarrarekin. Talde honekin eman zuen denbora laburra izan zen, urte horretako martxoak 17an talde uzten zuela, eta, bigarren aldiz, txirrindularitza profesionaletik erretiratzen zela iragarri baitzuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987

1989

  • Pouilleseko Tourreko 3 etapa
  • Giroko etapa 1
  • Firenze

1990

1991

1992

1993

1994

  • Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
  • Paris-Nizako 2 etapa
  • Siziliako Asteko etapa 1
  • Massa Macinala
  • Mestre

1995

1996

1997

  • Giroko 5 etapa
  • Italiako Giroko puntukako sailkapena
  • Romandiako Tourreko 3 etapa
  • Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
  • Aragoiko Itzulio 2 etapa
  • Tourreko 2 etapa
  • Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
  • Firenze

1998

1999

  • Luis Puig Garaikurra
  • Giroko 4 etapa
  • Tourreko 4 etapa
  • Mallorcako Challengeko 2 etapa
  • Kataluniako Itzuliko 2 etapa
  • Tirreno-Adriatikoko etapa 1
  • Romandiako Tourreko etapa 1
  • Bologne
  • Klagenfurt
  • Zwolle
  • Hannovre

2000

  • Etruriarren Kostaldeko Sari Nagusia
  • Graz
  • Romandiako Tourreko 2 etapa
  • Wien
  • Campi Bicenzio
  • Mediterraneoko Tourreko etapa 1
  • Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
  • Giroko etapa 1

2001

  • Sirakusako Tourra
  • Bavikhove
  • Lariano
  • Campi Bicenzio
  • Giroko 4 etapa
  • Aragoiko Itzuliko 2 etapa
  • Trentinoko Giroko etapa 1
  • Romandiako Tourreko etapa 1

2002

2003

  • Giroko 2 etapa
  • Tirreno-Adriatikoko 2 etapa

2004

2005

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Oscar Freire
Munduko Txirrindularitza Txapelduna
2002
Ondorengoa
Igor Astarloa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Cipollini Aldatu lotura Wikidatan