Mario Molina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mario Molina
Mario Molina (2008)

Mario José Molina-Pasquel Henríquez (Mexikoko Hiria, 1943ko martxoaren 19a) mexikar kimikaria da, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena. Zientzia Kimikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Graduazio ondorengo ikasketak, berriz, Berkeleyko Unibertsitatean egin zituen (Kalifornia). Ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa lan egin zuen Berkeley eta Irvingo zentroetan eta Jet Propulsion Laboratoryn (Kaliforniako Teknologia Institutua). Ozono-geruzari buruzko ikerketak egin zituen, batez ere. 1947an, artikulu bat idatzi zuen Sherwood Rowland estatubatuarrarekin, zeinetan ohartarazten baitzuen gas klorofluorokarbonoek kalte handia egiten diotela ozono-geruzari. 1989an, Massachusettsko Egurats, Planeta eta Lurraren Zientzietako Sailean lan egin zuen ikertzaile gisa. 1994an, Estatu Batuetako Bill Clinton presidenteak zientziari eta teknologiari buruzko aholkularitza-taldeko kide izendatu zuen. 1995ean, Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Sherwook Rowland eta Paul J. Crutzenekin batera, ozono-geruzari buruz egin zituen ikerketengatik. 1995ean, NBEk ematen duen Ingurumenerako Programako Saria irabazi zuten Molina, Rowland eta Crutzenek. Molinak, bestalde, Amerikako Kimika Elkartearen Tyler eta Essekeb sariak irabazi ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Molina Aldatu lotura Wikidatan