Mario Soldati
Wikipedia(e)tik
Mario Soldati (Turin, Italia, 1906ko azaroaren 17a - Lerici, Italia, 1999ko ekainaren 19a) italiar zinemagile eta idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Malombra (1942) eta Provinciale (1952) lanak egin ondoren, kritikari-lanari ekin zion. Eleberriak idazten ere hasi zen, eta umorea, suspensea, bitxikeriak eta eguneroko bizitza uztartzen ditu horietan: 24 ore in uno studio cinematografico (1935), La verità sul caso Motta (1941), A cena col commendatore (1950), Lo smeraldo (1974), L'avventura in Valtellina (1986), Regione regina (1987), Le sere (1994).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.