Marivi Bilbao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marivi Bilbao
Marivi Bilbao
Datu pertsonalak
Izen osoa Maria Victoria Bilbao-Goioaga Alvarez
Jaio 1930eko urtarrilaren 22
(83 urte)
Euskal Herria Bilbo, Bizkaia
(Euskal Herria)
Hil 2013ko apirilaren 3a
Euskal Herria Bilbo, Bizkaia (Euskal Herria)
Lan nabarmenenak La playa insólita
Aquí no hay quien viva
Siete calles
Sariak 2006ko aktore onenaren ATV Saria
2002ko, laburmetraian, aktore onearen Malagako Zinemaldiaren Saria
2002ko AISGE Saria
2005eko zerranda aktore onenaren Aktore Elkartearen Saria
IMDB IMDBko fitxa

Marivi Bilbao, (Bilbo, Bizkaia, 1930eko urtarrilaren 22 - 2013ko apirilaren 3a), aktorea izan zen. Oso gazte hasi zen antzerkian lanean, Akelarre taldean besteak beste.

Zinemako debuta film laburretan egin zuen. 1981ean egin zuen lehen papera film luze batean (Juanma Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete Calles), eta orduz geroztik bigarren mailako euskal antzezle hoberenetakoa izan da. Izan ere, film horren ondoren, beste askotan parte hartu du: Pedro Olearen Akelarre (1983), Javier Agirre Fernandezen La monja alférez (1986), Ernesto Telleriaren Eskorpion (1988), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994), Ramon Barearen Adiós, Toby, adiós (1995), Koldo Serraren La noche de autos (1995), Daniel Kalparsororen Salto al vacío (1995), eta egile beraren Pasajes (1996), Gerardo Herreroren Malena es un nombre de tango (1996), eta abar.

Telebistan ere lan asko egin zuen, eta saio askotan parte hartu zuen: Antoni Cuadriren Al salir de clase, Vicente Escriváren Manos a la obra, Antxon Urrusoloren Detrás del sirimiri, Ramon Barearen Historias de la radio, eta abar. Sari garrantzitsuak jaso zituen bere ibilbide luzean.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La que se avecina
  • Aquí no hay quien viva
  • Papa
  • Nos pierde la boca
  • Raquel busca su sitio
  • Aventuras Vascas
  • Ada Madrina
  • Entre dos fuegos
  • Al salir de clase
  • Manos a la obra
  • La vida alegre
  • Esto no es Hollywood
  • La España Herática
  • Vivir cada día
  • Detrás de Sirimiri
  • Historia de la radio
  • Festival Fin de Año
  • Gala de Actores
  • Kargo Bantas
  • Una casa de primavera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]