Marjina (ekonomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Finantza arloan, marjina finantza-tresna baten titularrak duen berme bat da, kontrako alde bati ezarri beharrekoa (ia kasu guztietan, burtsako agentea edo burtsa bera). Hau, titularrak kontratua jasotzen duen kreditu-arriskuaren zati bat edo dena estaltzeko erabiltzen dena. Arrisku hori, titularrak honako eragiketetako bat egitean sor daiteke:

  • Finantza-tresna bat erosteko mailegu bat eskatzea
  • Finantza-tresna bat saltzea
  • Deribatu finantzario baten sartzea

Definizioz, palanka-efektu batean titularrak ez duenez eragiketako zenbatekoa efektibo bihurtzen, kontrako aldeak hartzen du arrisku hori. Horren truke, titularrari fidantza bat ezarri beharko dio diru efektiboan edo balioen bidez. Fidantza hori izango da marjina.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]