Mark Lawrence Elwin Oliphant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oliphant

Australiar fisikaria (Adelaida, 1901 - Canberra, 2000). Fisika ikasketak egin ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak sakontzeko diru-laguntza lortu zuen. Atomoaren nukleoa artifizialki desintegratzeko bideak aztertu zituen. 1935ean Londresko Errege Elkarteko kide hautatu zuten, eta 1937-1950 bitartean Birminghameko Unibertsitateko Fisika irakaslea izan zen. Australiara itzulitakoan, Australiako Unibertsitateko Zientzia Fisikoetako Ikerkuntzako zuzendaria izan zen 1950-1963 bitartean, eta Zientzietako Akademia Australiarraren sortzailea eta lehendakaria gero. 1964an Gas Ionizatuen Fisikako irakasle izendatu zuten, eta 1966an erretiroa hartu zuen, nahiz eta ikerkuntzak egiten jarraitu. 1971-1976 bitartean Hego Australiako gobernadorea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]