Mark Robson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatu Batuetako zinemagilea zen (Montréal, 1913 - Londres, 1978). Muntaketa-lanetan jardun zuen RKO (Radio-Keith-Orpheum) produkzio-etxean eta han muntatu zituen, Robert Wise-rekin batera, Orson Wellesen Citizen Kane (Kane herritarra) eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956). Humphrey Bogartek lan egin zuen azken filmean. Beste film aipagarri batzuk: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubiak); Trial (1955); From the Terrace (1960, Terrazatik); Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana); Happy Birthday, Wanda June (1971); Earthquake (1974); Avalanche Express (1979).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]