Mark Robson

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mark Robson (Montreal, 1913ko abenduaren 4a - Londres, 1978ko ekainaren 20a) kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta muntatzaile bat izan zen.

Muntaketa-lanetan jardun zuen RKO (Radio-Keith-Orpheum) produkzio-etxean eta han muntatu zituen, Robert Wisekin batera, Orson Wellesen Citizen Kane (Kane herritarra) eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956), Humphrey Bogartek lan egin zuen azken filmean. Beste film aipagarri batzuk: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubiak); Trial (1955); From the Terrace (1960, Terrazatik); Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana); Happy Birthday, Wanda June (1971); Earthquake (1974); Avalanche Express (1979).

Erreferentziak

Kanpo loturak