Mark Tobey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mark Tobey.

Mark Tobey (Centerville, Wisconsin, Ameriketako Estatu Batuak, 1890 - Basilea, Suitza, 1976) margolaria izan zen. Chicagoko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura- eta diseinu-ikasketak. 1911. urtean New Yorka abiatu zen, eta han izan zen 1925. urte arte. Handik aurrera Parisen, Ekialde Urrunean eta Mexikon eman zituen denboraldiak, eta 1931-1938 urteetan irakasle izan zen Londresen. Teng-Kwei txinatar pintorearen eskutik Ekialdeko artea ezagutu zuen, eta Japonian eta Txinan izan zen irakasle gero. Aldi berean, filosofian murgildu zen. Ekialdeko irakaspen guztiok eragin handia izan zuten haren koadroetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]