Markesak

Koordenatuak: 9°00′S 139°30′W / 9°S 139.5°W / -9; -139.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Markesak
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMont Oave (en) Itzuli
Garaiera1.230 m
MotaUhartedi eta administrative subdivision of French Polynesia (en) Itzuli
Azalera997 km²
EponimoaGarcía Hurtado de Mendoza, 5th Marquis of Cañete (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak9°00′S 139°30′W / 9°S 139.5°W / -9; -139.5
UTC orduaUTC-09:30
Honen parte daPolinesia
French overseas collectivity Polinesia Frantsesa
Ur-gorputzaOzeano Barea

Markesak[1] (frantsesez: Îles Marquises edo Archipel des Marquises edo Marquises; markeseraz: Te Henua (K)enana iparraldeko dialektoan eta Fenua `Enata hegoaldekoan) Polinesia Frantsesaren eskumeneko uhartedia da, Ozeanian, Ozeano Barearen hego-ekialdean dagoena. 1049,3 km²ko eremua du eta 2012an 9.264 biztanle zituen[2]. Hiriburua Taiohae da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Álvaro de Mendaña de Neira espainiarra 1595ean iritsi zen. Hark Islas Marquesas de Mendoza izena jarri zion artxipelagoari, Peruko erregeorde García Hurtado de Mendoza y Manríquez, Cañeteko markesaren omenez. 1842an frantziarrek eskuratu zituzten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera lerrokaturik dauden 15 uharte inguruk osatzen dute uhartedia. Hiva Oa da zabalena (35 km) eta Nuku Hiva izenekoa da oparoena. Uharteetan gailur garai asko da, 1.000 m-tik gorakoak horietako asko. Garaiena Mont Oave (1.230 m) da. Eguraldi ona eta belardiak dituzte ezaugarri.

Kafea, fruta, kokondoak eta kotoi-landarea dira Markesa uharteetako ekonomiaren oinarri.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Atuona, Hiva ʻOa)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 31 31 29 29 28 28 29 29 30 30 29
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 28 28 27 26 26 26 26 26 27 27 27
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 24 24 24 24 23 23 23 23 23 23 23 23
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114 91 137 117 122 175 122 102 81 79 66 89 1293
Iturria: Weatherbase[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko erroldaren arabera, 9.264 biztanle ditu, eta hazten ari da. Dena dela, kopuru hori txikia XVI. mendekoaren aldean, bertara iritsi ziren lehen europarren arabera 50.000-100.000 biztanle baitziren. Jaitsiera 1600etik 1900era bitartean gertatu zen, baztanga-izurrite jarraituak zirela eta. 1911n, 3.000 biztanle baino ez ziren[4].

Biztanleria historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1799 1853 1863 1872 1883 1892 1902 1911 1921 1926 1931 1936
50.000 -
100.000
11.900 8.650 6.045 5.576 4.445 3.963 3.116 2.300 2.255 2.283 2.400
1946 1956 1962 1971 1977 1983 1988 1996 2002 2007 2012 2017
2.976 4.165 4.838 5.593 5.419 6.548 7.358 8.064 8.548 8.632 9.264 9.346
Errolda eta estimazioetatik ateratako datuak

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markesa uharteak, Polinesia Frantseseko beste uharteak bezala, udalerritan banatuta daude. Sei udalerri dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman insee izeneko erreferentziarako
  3. (Ingelesez) Weatherbase: Historical Weather for Atuona, French Polynesia. .
  4. Marquises: Histoire et Préhistoire Marquises.pf


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]