Market Garden Operazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Market Garden Operazioa
(II. Mundu Gerra)

Frontea Mendebaldeko Frontea
Paratxutista aliatuak Holandako zeruan
Borrokalariak
US flag 48 stars.svg
AEB
Flag of the United Kingdom.svg
Erresuma Batua
Flag of Poland.svg
Polonia
Flag of German Reich (1935–1945).svg
Alemania
Indarrak
35.000 gizon, airez-garraiaturikoak (paratxutistak batez ere) 20.000 gizon
Biktimak
18.000-19.000 baja, hildako, zauritutako, desagertutako eta bahitutakoen artean 2000 hildako
6.000 zauritutako
Ondorioa
Nijmegen eta Eindhoveneko zubiak hartzea lortu arren, aliatuek ez zuten Arnhemekoa segurtatu, Alemanian sartzeko operazio hau porrotera eramanik. Frontea, Alemania eta Herbehereen artean egonkortu zen
Market Garden ondoren

Market Garden Operazioa (1944ko irailaren 17a - 1944ko irailaren 25a), aliatuak Holandan burutzen saiatu ziren operazio militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren baitan. Hauxe dugu, 1940ko Dunkerkeko erretiradaz geroztik, aliatuek mendebaldeko frontean izan zuten porrot nagusiena.

Operazioa burura eramatearen erantzukizuna, airez garraiaturiko dibisioen gain zegoen, hein handi batean. Alemaniarren lerroen gibelera jauzi eginez, paratxutista aliatuen helburu taktikoa Herbeheretako ibai garrantzitsuenen gainetik pasatzen ziren hainbat zubi hartzea zen. Atzetik, Belgikako muga pasata, aliatuen hainbat blindaturiko unitate herrialdean sartu ziren. Zubien gaineko kontrola irabazita, Holanda zeharkatzeko korridore bat irekitzea zen aliatuen asmoa. Korridore honek, paperaren gainean, aliatuek Mosa eta Rhin ibaiak gurutza zitzaten ahalbidetuko zukeen. Behin muga natural eta militar garrantzitsu hau zeharkatuta, erasotzaileen asmoa, Siegfried Lerroa saihestuz Ruhr ibaiaren harana erasotzea zen, alemaniarren industriagune garrantzitsuena, gerraren amaiera izugarri azkartuz.

Hasiera batean, aliatuen operazio militarrak bere lehen helburuak lortu zituen, batez ere Waal ibaiaren gainetik pasatzen zen Nijmegengo zubia eta estatubatuarrek hartu zutenean, irailaren 20an. Britainiarrek ordea, ez zuten Rhin ibaiaren gainetik pasatzen zen Arnhem hiriko zubia hartzerik izan. Alemaniarrek kontraerasoa abiatu zuten, eta britainiarrek Arnhemen zuten Airez Garraiaturiko Lehen Dibisioa erabat suntsitu zuten, operazioaren osotasuna hondoratuz. Hauxe dugu, alemaniarrek Mendebaldeko Frontean izan zuten azken garaipen taktikoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Market Garden Operazioa Aldatu lotura Wikidatan