Marketin biral
Wikipedia(e)tik
Marketin birala produktu, zerbitzu, ideia edo mezu bat sare sozialak erabiliz zabaltzeko jarduera eta fenomenoari deritzo, ahotik ahora zurrumurruak edo birus informatikoak hedatzen diren moduan. Interneten garapenarekin batera, hainbat izan dira marketin biralezko fenomenoak; adibidez, Gmail posta elektronikoaren zerbitzuaren garapena eta nagusitasuna Gmail iadanik erabiltzen zuten erabiltzaileen eskutik gertatu zen, Gmail zerbitzua erabiltzen ez zuten erabiltzaileei Gmail erabiltzaileen mezuak heltzen zitzaizkionean. Fenomoenoa ohikoa da Youtuben ere, asko ikusten diren bideoen bisita kopuru handiak ikusleen ahoz ahoko gomendioengatik gertatzen baitira sarri.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |