Markland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vinland, Markland eta Hellulandeko asmatutako mapa (Nordisk familjebok. 1921)

Markland Leif Erikssonek Ipar Amerikara ailegatu zenean Labradorreko kostaldeari emandako izena da. Markland hitzak antzinako eskandinavieraz "basoen lurra" edo "mugako lurra" esan nahi du. Vinlanden iparraldean eta Hellulanden hegoaldean zegoen. Nahiz eta ez zen bikingoek kolonizatua izan, Groenlandiatik irtendako hainbat espediziok esploratu zuten[1].

Grœnlendinga saga-ren arabera, Leif Erikssonek 1002an edo 1003an Bjarni Herjólfssonek lehendabizikoz egindako ibilbidea jarraitu zuen. Erikssonek ikusi zuen lehendabiziko eremua harri lauez (antzinako eskandinavieraz: hella) estalita zegoenez Helluland edo "harri lauen lurraldea" deitu zion. Gero basoz beteriko eremu laua topatu eta Markland izena eman zion. Grœnlendinga saga-ren arabera, 160 gizon eta emakume, Thorfinn Karlsefni (Þorfinnr Karlsefni Þórðarson) buruzagi zutenak, 1010 inguru bertan geratu ziren negua igarotzeko[2][3].

Gehienen ustetan lurralde hori Labrador izan zen, bertoko landareri nagusia taiga delako. Izan ere, Erikssonen eskifaiak zuhaitzak bota eta Groenlandiara eraman zituen, bertan zuhaitz gutxi zeudelako. Beste batzuen ustetan, Markland Hegoaldeko Labrador besterik ez da, Helluland Iparraldeko Labrador izanik (muga Groswater badian/Melville aintziran kokatuta)[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Vinland sagas (National Museum of Natural History, Arctic Studies Center)
  2. Michael Kraus, Davis D. Joyce, The Writing of American History
  3. Heimskringla or The Lives of The Norse Kings (Sturlason, Snorre. 2004. Kessinger Publishing)
  4. Where in North America did the Vikings Settle?