Marko Atilio Regulo
Wikipedia(e)tik
Marko Atilio Regulo K. a. III. mendeko erromatar jenerala eta estatu-gizona. Manlio Vulsoren kontsula izan zen K. a. 256. urtean. Hainbatetan garaitu zituen kartagotarrak, baina gudu batean atxilotu egin zuten haiek. Kartagotarrek Erromara bidali zuten bakea eta kartagotar presoen askatasuna negozia zitzan, Kartagora itzuliko zela zin egitera behartu ondoren. Erroman, ordea, kartagotarren aurkako gerran segitzeko gomendatu zien Regulok hiritarrei. Kartagora itzuli zenean hil zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.