Marko Emilio Eskauro (Maior)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marko Emilio Eskauro, latinez Marcus Aemilius Scaurus (K. a. 163 - K. a. 88) erromatar politikaria izan zen, haren garaiko itzal handienekoa eta trebeenetakoa. Bizitza osoan Optimates talde atzerakoian aritu zen.

Leinu zaharreko familia batean jaio arren, ez zen bereziki aberatsa. Familiaren bizitza-mailari eutsi ahal izateko, aita ikatz-negozioetan sartu zen. Eskaurok berak familiako negozioei muzin egin zien, senatariek merkataritza debekaturik zutelako. Politikari ekin zion hasiera-hasieratik.

Haren lehen postua Hispaniako tribuno militar bat izan zen. Gero edil eta pretor izendatu zuten. K. a. 115ean kontsul bihurtu zen, Marko Zezilio Metelorekin batera. Urte horretan princeps senatus (Senatuko lehenengoa) titulua jaso zuen zentsorren eskuetatik. Erromako Senatuko burua bezala, kanpoko estatuen ika-mikak konpontzera joan behar izaten zuen.

K. a. 109an zentsor hautatu zuten. Via Aemilia Scaura izeneko bidea eraiki zuen, hainbat zubi konpondu ondoren. K. a. 104an gari-horniduraz arduratu zen. Kargu hau garrantzi handienetakoa zen eta konfidantzazko pertsonengan baino ez zen geratzen. Bestela, populazio matxina liteke.

Haren bigarren emaztea Zezilia Metela Dalmatika izan zen, zein beranduago Silaren hirugarren emaztea bihurtuko zen. Zeziliarekin bi seme alaba izan zituen Eskaurok: