Marko Girolamo Vida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marko Girolamo Vida.

Marko Girolamo Vida (Cremona, Italia, 1485 - Alba, Piamonte, Italia, 1566) prelatua eta humanista izan zen. Albako apezpikua izan zen. Trentoko Kontzilioan esku hartu zuen, eta Constitutiones synodales erlijio-lana idatzi zuen, Kontrarreformaren printzipioak azaltzen zituena. Leon X.ak eskatuta, Kristoren bizitzari buruzko poesia-bilduma bat idatzi zuen (1527, La Christiade). Kintiliano, Zizeron eta Horazioren ereduei jarraituz, De Arte poetica (1527, Poesiaren artea) poesia-bilduma ere idatzi zuen, eta arrakasta handia izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marcus Hieronymus Vida, Poeticorum libri tres, ed. Agnieszka Paulina Lew, serie XV, vol. 99, Klassische Sprachen und Literaturen, Peter Lang Verlag, Frankfurt am Main 2011, ISBN: 9783631580820