Marko Horazio Pulvilo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marko Horazio Pulvilo (latinez Marcus Horatius Pulvilus), K. a. VI. mende amaierako erromatar kontsul bat izan zen.

Horazio patriziar gensekoa zen. Dionisio Halikarnasokoa historialariak, Marko Horazioren partehartzea nabarmentzen du Tarkinio Superbo erregearen kanporatzean.

Iturri gehienek, Marko Horazio, Erromatar Errepublikako lehen urteko (K. a. 509) kontsuletako bat bezala aipatzen dute, Junio Bruto gudu batean hil, handik gutxira, Espurio Lukrezio Trizitipinoren heriotzaren eta Luzio Tarkinio Kolatinoren erbesteratzearen ondoren. Bere kidea, Publio Valerio Publikola izan zen, bere bigarren kontsulaldian, K. a. 507an ere kide bezala izan zuena.

Iturri klasikoek, Marko Horazio, azken erromatar erregeek Kapitolioan eraikitako Jupiterren omenezko tenplua sagaratu zuen kontsula bezala ere aipatzen dute.


Aurrekoa
Espurio Lukrezio Trizitipino eta Publio Valerio Publikola
Erromatar kontsula Publio Valerio Publikolarekin
K. a. 509
Ondorengoa
Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino


Aurrekoa
Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino
Erromatar kontsula Publio Valerio Publikolarekin
K. a. 507
Ondorengoa
Espurio Lartzio eta Tito Herminio Akilino
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Horazio Pulvilo Aldatu lotura Wikidatan