Marko Ostiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marko.

Marko Ostiakoa (Erroma, ? – Erroma, 336ko urriaren 7a) Aita Santu izan zen, 336ko urtarrilaren 18tik urte bereko urriaren 7an hil zen arte. Bere jaiotza urtea, ez da ezagutzen. Esaten denez, erromatarra zen, baina ez da askorik ezagutzen bere bizitzari buruz Aita Santu izan aurretik. 34. aita santua izan zen.

Konstantino I.a Handiak, donatismoaren arazoa ikertzeko antolatutako gotzain konferentzia bat aipatzen duen gutuna, Melkiades aita santuari eta Marko izeneko norbaiti zuzendua doa. Marko hau, jakina, erromatar kleroko partaide bat zen, apaiza edo diakonoa, eta, ziuraski, aita santua bera. Arrianismoari dagokionez egin zuenari buruz, garai hartan Ekialdeko Elizari kalte handia egiten ziona, ez da ezer jakin.

Bi konstituzio ematen zaizkio Marko aita santuari. Lehenengoaren arabera, Markok, palio azpian izendatu zuen Ostiako Gotzaina, eta baimena eman zion, Erromako gotzainarekin gauza bera egiteko. Inbestitzea, ohitura bihurtu zen IV. mendearen amaieran, eta, beraz, litekeena da aita santuak Ostiako gotzainaren pribilegioa berretsi izana, baina hau jada erabilia zen. Palioaren emateari dagokionez, historia, ezin daiteke ezarri IV. mendeko iturrien bidez, irudi hau adierazten duten monumenturik antzinakoenak, V. eta VI. mendekoak baitira, eta palioa ematen duen aita santu baten aipamenik antzinakoena, VI. mendekoa da. Liber Pontificalis delakoan, honako hau agertzen da Markori buruz: Et constitutum de omni ecclesia ordinavit, baina ez dakigu ze konstituziori buruz ari den.

Aita santu honi, bi basilika eraiki izana ematen zaio. Horietako bat, hiri barruan eraiki zen, "Juxta Pallacinis" eskualdean, gaur egungo San Marko eliza dena, gaur egun duen kanpo itxura, beranduago egin ziren aldaketen ondorioz jaso zuena. V. mendean aipatzen da eliza erromatar bezala, eta, beraz, bere sorrera, inongo arazorik gabe, Markori eman ahal zaio. Bestea, hiritik kanpo zegoen, eliza hilerri bat izan zen, aita santuak, Balbinaren katakonben gainean eraiki zuena, Via Apia eta Via Ardeatina artean. Konstantino enperadorearen aldetik, altzariak eta bi basilikentzako lurrak jaso zituen.

Marko, Balbinaren katakonbetan lurperatua izan zen, berak eliza eraiki zuen tokian. Bere hilobia, zehazki bertan aipatzen da VII. mendeko ibilbideetan.

Bere jaia, urriaren 7an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Ostiakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Silvestre I.a
Aita Santua
336ko urtarrilak 18-336ko urriak 7
Ondorengoa
Julio I.a