Marko Valerio Martzial
Wikipedia(e)tik
Marko Valerio Martzial, latinez Marcus Valerius Martialis (Bilbilis, gaur egungo Calatayud inguruan, K. o. 40 urte inguruan - Bilbilis, 104 urte inguruan), olerkari latinoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Latinezko literaturako epigrama-egile bikaina. Erromara joan zen Neronen aginpide aldian. Domizianoren panegirikogilea izan zen.
Eguneroko gertaerei loturiko poesia landu zuen. Haren lanetan Antzinako Erromako gizartea, eta bere garaiko ohiturarik eta grinarik lotsagarrienak agertzen dira, denak mingainean trabarik gabe jaulkirik.
Lau epigrama-bilduma idatzi zituen: Liber spectacolorum; Xenia; Apophoreta, eta Epigrammata, garrantzi handiena duena eta hamabi liburutan banatua.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.