Marrazketa tekniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marrazketa teknikoa» orritik birbideratua)

Marrazketa teknikoa, gauzakiak grafikoki irudikatzeko sistema bat da, haiek aztertzea errazteko informazio nahikoa emateko, bere marrazkia egiten laguntzeko eta, ondoren, eraiki eta mantentzeko xedearekin. Baliabide informatikoen bidez, edo zuzenean, paper edo beste gai lau batzuetan eskuz egiten da.

Gauzakiak, atalak, makinak, eraikinak, hiri-planoak, etab... oinplanoan irudikatzen dira (goialdeko bista, sabaiko bista, solairu-oinplanoa, estalkia, etab...) altxaeran (aurretiko bista edo albokoa, gutxienez bat), eta sekzioetan (edo mozketa idealetan), bere neurriak, akotazioen bidez argi adieraziz. Gutxienez, bi proiekzio (gauzakiaren bistak) behar dira, gauzakiari buruzko informazio baliagarria emateko.

Marrazki tekniko batek, atalaren xehetasun guztiak ikusi ahal izatea erraztu behar du, hura aztertzea eta, ondoren, eraiki ahal izateko.

Marrazketa teknikoak, zirriborro, krokis, eskema, diagrama, plano elektriko eta elektronikok, elementu mekaniko ororen irudikapenak, arkitektura eta hirigintza planoak bezalako lanak hartzen ditu, kontzeptu geometrikoen laguntzarekin ebatziak, non, matematika, euklidestar geometria, perspektiba eta eskala mota ezberdinak, etab... aplikatuz.

Marrazkia, material ezberdin askotan egin daiteke, paper, margo-oihal edo azetato (mylar) mota ezberdinak, adibidez. Pantailan ere proiekta daiteke, monitore batean erakutsi, bere bolumenen animazio grafikoak irudikatu, etab...

Marrazki teknikoa egiteko, gai edo tresna ezberdinak erabiltzen dira: mota ezberdineko erregelak, konpasak, arkatzak, eskuairak, kartaboia, marrazketa luma, errotuladoreak, etab... Gaur egun, nagusiki, informatika erabiltzen da, programen bidez lagundutako diseinuaren arloan (Ordenagailuz lagundutako diseinua, 3D, bektoriala, etab...) emaitza ezin hobeekin eta etengabeko hobekuntza prozesuan.

Marrazkiak gai fisiko batean egiteko, araututako neurriko paper berezia erabiltzen da. Erabiliena, A saila da, honetako tamainarik nagusienak, milimetrotan, hauek direlarik:

A0 - 840 x 1189

A1 - 594 x 840

A2 - 420 x 594

A3 - 297 x 420

A4 - 210 x 297

A5 - 148 x 210

Irudikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa teknikoaren perspektiba edo irudikapenik ohikoenak, honako hauek dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]