Marrazki bizidunak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krazy Kat pertsonaiaren marrazki bizidunak, 1916an.
How Animated Cartoons Are Made, 1919an.

Marrazki bizidunak zinema mota berezia da non eskuz, ordenagailuz edo beste bide batzuez egindako irudien sekuentziak mugimendua sortzen duen, soinuekin eta bestelako efektuekin konbinatuta.

Zinemaz gain, marrazki bizidunak telebistan ere oso erabiliak dira, hala telesailetan nola iragarkietan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadan teknika honen lehenengo lanak erakutsi zituzten publikoki, zuri-beltzez eta soinurik gabe, Felix katua adibiderik ezagunena izanda. 1928an Walt Disneyk urrats bat aurrerago eman zuen soinua sartzen, Mickey sagua haren pertsonaia famatuaren bidez, eta 1941ean beste bat "Fantasia" pelikularekin.

Ordutik, The Walt Disney Companyk ibilbide luze eta arrakastatsua izan du ekoizpen ugarirekin, gaur egun izanda konpainiarik ezagunen eta handiena.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko lehenengo lan azpimarragarriak XX. mendearen bukaeran egin zituzten, Pernando Amezketarrari buruzko marrazki sorta egin zuten, telesail moduan ETB-1ean eskaini zutena. Hastapen horietan "Kalabaza tripontzia" lana ere aipatzekoa da.

Gaur egun Irusoin euskal konpainiarik aktiboena da, bai animazioan baita luzemetraietan ere. Lan animatuen artean "Cristóbal Molón", "Supertramps", "Glup" eta "Karramarro Uhartea" nabarmentzekoak dira.

Beste ekoiztetxe batzuen bidez egindako "Olentzero eta subilaren lapurreta" eta "Olentzero, gabonetako ipuina" ditugu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marrazki bizidunak Aldatu lotura Wikidatan