Mars 3

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mars 3 espazio zunda (Marsnik 3 ere deitua) Mars 2a bezalako ontzi bat zen, bakoitza orbita modulu eta erantsitako jaitsiera modulu batekin, Marte planetaren esploziorako erabili ziren sobietar zunden Mars programaren barnean garatuak. Mars 3 orbitatzailearen xede nagusia Marteko lurrazalaren eta hodeien irudiak lortzea, tenperatura zehaztea, lurrazalaren topografia, konposaketa kimikoa eta propietate fisikoak aztertzea, atmosferaren propietateak neurtzea eta eguzki haizea eta Marteko eta planetarteko eremu magnetikoak neurtzea zen. Modulu lurreratzaileak igorritako seinaleen Lurreranzko errepikagailu bezala ere arituko zen.

Jeitsiera moduluaren xede zientifiko nagusia Marten lurreratze leun bat egitea, lurrazalaren argazkiak itzultzea eta baldintza meteorologikoen datuak bidaltzea zen, baita atmosferaren konposaketarena eta lurraren propietate mekaniko eta kimikoena ere. Mars 3 Marteren lurrazalean lurreratze leun bat egin zuen lehen zunda izan zen.

Zundak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi moduluen artean, orotara, 4.650 kiloko pisua zuten jaurtiketa unean, erregaia barne. Zundaren altuera 4,1 metrokoa zen eta 5,9 metroko zabalerara iristen zen eguzki panelak zabalik, oinarriaren diametroa bi metrokoa zen bitartean. Masa guztitik, 3440 kilo erregaiz betetako orbitatzaileari zegozkion, eta beste 1210 kiloak hau ere erregaiz beteta zegoen jeitsiera moduluari.

Propultsio sistema zundaren osagai nagusia zen gorputz zilindrikoaren behealdean zegoen. Erregaia eta oxidatzailea sartzeko konpartimendutan banatutako erregai gordailu zilindriko batez osatua zegoen. Motorea euskarri batean jarria zegoen gordailuaren behealdean, eta jeitsiera modulua orbitatzailearen busaren goialdean. Bi eguzki panelak zilindroaren alboetan zabaltzen ziren, eta alboan, erradiadoreen ondoan zegoen 2,5 metroko antena paraboliko batek maiztasun handiko komunikazioetarako balio zuen.

Ontziak telemetria 928,4 MHztan igortzen zuen. Tresnak eta nabigazio sistemak zundaren behealdean zeuden, eta lurreratzailearekin komunikaziorako antena eguzki panelei lotua zegoen. Gainera, ontziak antena parabolikoagandik gertu zeuden potentzia baxuko hiru antena direkzional zeramatzan.