Mars Global Surveyor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mars Global Surveyor
Bidalketa 1996ko Azaroak 7
Martera heldu 1997ko Irailak 12
Lehen misioarekin hasi 1999ko Martxoa
Misio osoaren hasiera 2001eko Urtarrila

Mars Global Surveyor 1996. urtean NASAk bidalitako zunda espaziala da. Martera, planeta aztertzeko, tripulaziorik gabeko hainbat espazio-ontzi bidali ziren XX. mendeko amaieran, hauen arteko lehenengoa izan zen Mars Global Surveyor. Misioaren helburu nagusia Marteko azalera aztertzea izan zen, honetarako hainbat aparatu elektroniko berri zeramatzan bere barnean, planeta honen atmosfera, eta azalera bere osotasunean aztertu ahal izateko.

Zunda honek 9 urte eta 52 egun jardun zuen Marteko orbitan, beste misio batzuek baino denbora askoz gehiago, eta emaitza hobeak lortuz nabarmenki. Misio hau NASAk bidalitakoetatik lehena izan da planeta gorrira gatazkarik gabe heltzen. Martera heldu zenetik, urte eta erdi eman zuen planetaren orbitan airebalazta egoeran, hau da, zunda honen abiadura motelduz joan zen, azkeneko orbita lortu arte. Denboraldi hau pentsatua baino askoz luzeagoa izan zen, zunda honen eguzki-plakak babesteko. Prozesu hura amaitzerakoan, Marteko geografiako makina bat argazki bidali izan ditu, aurreko beste misioetako baino askoz gehiago.

Zunda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zunda honek 1,7x1,17x1,17ko dimentsioak ditu, eta bere barnean 2 zati bereiz dezakegu: alde batean instrumentuak darama, eta bestean propultsio aparatuak. Eguzki plakak 3,5x1,9ko azalera dute, 980W-ko energia emanez zundari eta barnean daraman instrumentuei. Bera antena parabolikoa 1,5 metroko diametroa dauka eta 2 metroko beso luzagarria.

Misioaren faseak eta egindako ibilbidea

Instrumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mars Orbital Camera (MOC): Kamera honek erresoluzio handiko argazkiak hartzea Marteko planetatik eta beste batzuk erresoluzio baxuagokoak planetaren klima eta atmosfera hobeto ezagutu ahal izateko. Kamara honek Malin Space Science Systems (MSSS)-ren bidez zuzenduta dago.
  • Thermal Emission Spectrometer (TES): Interferometroa da, zeinak Martitzeko argi infragorriko kopurua neurtzen duen planeta honen azaletik.
  • Mars Orbital Laser Altimeter (MOLA): Bere misioa mapa topografikoa eratzea da, horretarako laser-izpia jaurtiz planeta gorriko lurgainera.
  • Radio Science Investigations (RS): Lurretik bidalitako bariazio seinaleak hartzen ditu desbideratze grabitatorioak neurtu ahal izateko.
  • Magnetic Fields Investigation (MAG/ER): Martitzeko eremu-magnetikoa neurtzen duen magnetometroa da.
  • Mars Relay:NASAko, Japoniako eta ESAko beste hainbat misio burutzeko laguntzen duen antena.
Instrumentuen aurretiko bista
Beste instrumentuen bista

Lurreko behaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martitzeko dunetako orban ilun batzuk.
Erresoluzio handiko irudia Mars Global Surveyoretik hartuak eta 2000garren urtean kaleratua.

Zunda honek lurra-ilargi sistema arakatu du 2003garren urtean. Horrela demostratu zen lurrak ere badituela faseak ilargia Benus edota Merkurio bezala.

Global Surveyoreko zunda lortu zituen hainbat argazki non ikus dezakegu hainbat orban ilun, 60°- 80° latitudeen artean. Orban hauen berezitasuna, zera da,70%eko orbanak urtero agertzen direla aurreko urteko leku berberean. Orban hauek udaberriko hasieran agertzen dira eta neguaren hasieran berriz ere, desagertzen dira.

Misioaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Azaroaren 5ean zunda honen azken seinalea hartu izan zen, bere plaka solar batean arazoak zituela komunikatu ondoren. Aste batzuetan NASAk saiatu zen lorpenik gabe berriro ere komunikazioa hartzea Lurretik eta Mars Reconnaissance Orbitereko zundatik, baita ere beraien ibilgailuekin, Spirit eta Opportunity. 2006ko Azaroaren 22an, zunda honek galdutzat eman zen, horrela amaitu zen NASAko misiorik garrantzitsuena Martitzen. Baina oraindik ere komunikazioa berreskuratzeko esfortzuak ez dira eten; ESAk, beraien Mars Express zundaren bidez, ematen duenez zundari argazki batzuk atera ahal izan zizkion Abenduaren 9an, ematen duenez, kontrolik gabe biratzen dirau Martitzeko orbitatik. Mars Express saiatu zen berriro Mars Globala detektatzen Abenduaren 21ean.

Zundaren amaieraren arrazoia ematen duenez, Lurretik bidalitako bi software nahastu ziren, eta plaka bat gehiegi berotu zen bateriarik gabe utziz zunda.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]