Marshall Uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marshall Uharteetako Errepublika
Aolepān Aorōkin M̧ajeļ
Republic of the Marshall Islands
Marshall Uharteetako bandera
Bandera

Marshall Uharteetako armarria
Armarria

Goiburua: Jepilpilin ke ejukaan
Nazio ereserkia:
Forever Marshall Islands
Marshall Uharteak: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Majuro
7°7′N 171°4′E / 7.117°N 171.067°E / 7.117; 171.067
Hizkuntza ofiziala(k) Marshallera, Ingelesa
Gobernua
Presidentea
Errepublika presidentziala
Jurelang Zedkaia
Independentzia
- Onartua
AEBetatik
1986 urriaren 21
Eremua
• Guztira
• Ura

181 km² (213.)
% Arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Errolda (2003)
• Dentsitatea

Herritarra

61.963 (205.)
56.429
326 biztanle/km² (28.)

marshaldar
Dirua Estatu Batuetako dolarra (USD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +12)
Ez (UTC +12)
Interneteko domeinua .mh
Telefono aurrezenbakia +692

Marshall Uharteetako Errepublika Ozeaniako herrialde gazteenetako bat da, bere independentzia 1986an lortu baitzuen Estatu Batuetatik. Bi uhartedik eta uharri batzuek osatutako uharte estatua da. Guztira Ozeano Bareko 1.152 uhartek osatzen dute, Mikronesian. Nauru eta Kiribatiren iparraldean, Mikronesiako Estatu Federatuen ekialdean eta AEBren menpeko Wake Uhartearen hegoaldean dago kokatua. Azken hau bere lurraldetzat jotzen du errepublika honek.

Hiriburua Majuro da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Map of the Marshall Islands

Herrialdea 29 atoloiz eta 5 uharte bakartuz osatua dago. Atoloi eta uharte nagusiek bi talde osatzen dituzte: Ratak Katea ("Egunsenti Katea") eta Ralik Katea ("Ilunsenti Katea")

Biztanle gabeko atoloiak:

Uharteen lur masaren gehiengoa itsas mailan dago.

Marshall Uharteek Wake Uhartearen gaineko kontrola eskatzen dute, egun Estatu Batuen kontrolpean dagoen arren. Gobernuak Enen-kio erabiltzen du uhartea izendatzeko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima beroa eta hezea da, euri garaia maiatzetik azarora. Uharteek tifoiak jasaten dituzten noizbehinka. Pazifikoko tifoi asko Marshall Uharteetan sortzen dira eta haziz doaz mendebalderantz doazen heinean, Mariana Uharte eta Filipinetarantz.

2007ko martxoaren 21ean, Marshall Uharteetako gobernuak larrialdi egoera adierazi zuen, lehorte handia zela-eta. 2008ko abenduan, olatu bortitzek, itsasaldi handiekin elkartuak, Majuro hiriburuan uholdeak eragin zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezer gutxi ezagutzen da uhartediaren historia goiztiarraz. Mikronesia osoan zehar bezala Hego-ekialdeko Asiatik abiatutako migrazio-olde batzuek ekarri zuten biztanleria uhartedira orain dela 3.000 urte gutxi gorabehera.

Lehen europarrak; Salazar euskalduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshalletara heldu zen lehen europarra Alonso Salazar ustez euskalduna (datu zehatzagorik ezean Enkarterrikoa zela uste da) izan zen, 1529an.

Hurrengo aldi luze batean ez dugu informazio askorik eta egun daramaten izena 1799an uharteak bisitatu zituen John Marshall esploreatzaile ingelesagatik daramate. Denbora horretan Espainiak berarentzat eskatu zituen eta 1874an eskaera hori berriztatu zuen.

Ozeaniako eskualde honetan presentzia handia zuen Alemaniak ere berarentzat nahi zituenez, azkenean 1885ean Aita Santuaren bitartekaritzarekin Espainiak aldarrikatzeari utzi zion, konpentsazio ekonomiko baten truke. Hortik aurrera Alemaniak protektoratu bat ezarri zuen eta merkataritzan aritzeko gune batzuk antolatu zituen Jaluit eta Ebon uharteetan; batez ere kopra salerosten zuten. Uhartediko Iroj edo buruzagi nagusiek agintean segitu zuten, alemaniarren zeharkako administrazio kolonialarekin batera.

Mundu Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren hasieran Japoniak uharteen gaineko kontrola hartu zuen. Alemaniarrek zuten administrazio gunean, Jaluiten hain zuzen bere egoitza ezarri zuten.

Bigarren Mundu Gerrari dagokionez, 1944ko urtarrilaren 31n AEBetako tropak Kuwajleen (ingelesez Kwajalein) atoloian lurreratu ziren; bertan eta Enewetaken gogor borrokatu eta gero uztailaren 3an uharteen gaineko kontrola lortu zuten. 1947an botere okupatzailea zen AEBek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarekin hitzarmen bat adostu zuen Mikronesiako zenbait eremu, Marshall Uharteak barne, bere babespean behin-behinean administra ditzan, Trust Territory of the Pacific Islands ("Ozeano Bareko Uharteetako Fideikomiso Lurraldea") izenarekin.

Azken hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946tik 1958ra AEBetako bonba nuklearrak frogatzeko gunea izan zen; 67 froga burutu ziren atoloi batzuetan. Kuwajleenen radar instalazio inportanteak eraiki zituzten.

1979ko maiatzaren 1ean AEBek uhartediak independentzia eskuratzeko zuen eskubideari bide ematea erabaki zuen. 1986 urriaren 21etik formalki independentea da. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 683 ebaspenarekin (1990eko abenduaren 22koa) froga nuklearrek sortutako erradiazioagatik AEBek marshaldarrei diru-ordainak eman behar zizkiela onartu zuen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Marshall Uharteen banaketa administratiboa

Herrialdea 29 atoloi eta 5 uharteetan banatzen da. Halaber, Wake Uhartea ere aldarrikatzen diote Ameriketako Estatu Batuei.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marshall Uharteak Aldatu lotura Wikidatan