Martín Alonso Pinzón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pinzón anaien estatua, Palos de la Fronteran

Martín Alonso Pinzón (Palos de la Frontera, Huelva, 1441 - Palos de la Frontera, Huelva, 1493ko martxoaren 31) espainiar itsasgizona izan zen. Marinel-familia bateko seme nagusia zen, eta gaztetan kortsario gisa ibili zen. Kristobal Kolon ezagutu zuen, eta Indietarako bidaian parte hartu nahi izan zuen, anaia Vicenterekin batera. Horretarako, bidaiaren kostuaren parte bat ordaindu zuen, eta Kolonen zerbitzura jarri zen. Pinta itsasontziko ardura zuela, Antilletako uharteetara heldu zen, eta bi hilabetez itsasoan jarraitu zuen bakarrik. Kolonen haserrea piztu zuen horrek, baina ados jarri ondoren, elkarrekin eman zioten hasiera itzultzeko bidaiari. Bidaian, Kolonek gidatzen zuen Pinta itsasontzitik aldendu, eta besteen aurretik heldu zen Galiziako itsasertzera. Hango agintariek ordea, ez zioten lurreratzen utzi, Kolon harekin ez zegoelako. Erabat gaixotuta, Palos de la Fronterara (Huelva) itzuli zen, eta handik gutxira hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martín Alonso Pinzón Aldatu lotura Wikidatan