Marta Graham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Graham

(1948)
Bizitza
JaiotzaPittsburgh1894ko maiatzaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1991ko apirilaren 1a (96 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Erick Hawkins (en) Itzuli  (1948ko irailaren 4a -  1954)
Hezkuntza
HeziketaSanta Barbara High School (en) Itzuli
Denishawn School of Dancing and Related Arts (en) Itzuli
(1916 - 1923)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Ruth St. Denis (en) Itzuli
Ted Shawn (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, musika-irakaslea, ballet-irakaslea, jantzi-diseinatzailea eta dantzaria
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

marthagraham.org
IMDB: nm0334208 IBDB: 14946
Musicbrainz: 6ecb1371-a0ed-47ab-85ae-947b20168b9d Find a Grave: 26059817 Edit the value on Wikidata
Marta Graham eta Bertram Ross (1961)

Marta Graham (Pittsburg, 1894ko maiatzaren 11New York, 1991ko apirilaren 1a) Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa zen. Amerikako Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia eta XX. mendeko koreografo handienetakoa. 1910ean, eratu berria zen Denishawn School of Dancing and Related Arts delako eskolan hasi zituen bere ikasketak eta hantxe jarraitu zuen 1923 arte.

François Delsarte-k eragin handia izan zuen haren lanetan. Denishawn taldea utzi, eta 1926an hasi zen bere aldetik, eta Martha Graham Center of Contemporary Dance ezarri zuen. 1929an bere konpainia sortu eta metodo berri bat moldatu zuen. Lan barnekoiak egin zituen, gizakiaren barnealdea aztertzea eta erakustea helburu zutenak. Haren lanetako batzuk: Primitive Mysteries (1931), Frontier (1938), Appalachian Spring (1944), Clytemnestra (1958), Ecuatorial (1978), The Rite of Spring (1984).

Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, Presidential Medal of Freedom (1976); Kennedy Center Honors delakoa (1979); eta National Medal of Arts (Arteen Domina Nazionala), 1985ean.

Zaila izango litzake dantza garaikidea ulertzea dantzari eta sortzaile honen bizitza eta ekarpena gabe. Iraultza oso bat eragin zuen bere garaian, mundu osoan ikasitako teknika zehatz bat sortzen, gaurko dantza askoren oinarria izanda, eta, ondorioz, interprete eta sortzaile bikainak aterako dituen eskola bat sortu zuen.

Martha Grahamenek 180 lan sortu ditu guztira, eta horietako batzuk oraindik ere eszenatokietan ikus daitezke Martha Graham Dance Companyren bitartez.

Graham teknika dantza modernoaren metodo nagusietako bat da. Teknika uzkurduraren eta erlaxazioaren printzipioetan oinarritzen da. Gorputz-enborra da emozioak adierazteko ardatz nagusia. Uzkurdurak pelbisean hasten dira. Uzkurdura eta erlaxazio guztiak arnasketarekin koordinatzen dira. Kontrakzioa arnasketan egiten da eta erlaxazioa inhalazioan. Teknikaren mugimenduak lurrean sustraitzen dira, lurrera erortzen dira, lurretik bultzatzen dira salto egiteko edo lurraren kontra astintzen dira.

"Dantzari bikainak ez dira handiak beren teknikagatik, bikainak dira haien pasioagatik" - Martha Graham

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]