Marteko bandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marteko bandera.

Marteko bandera hiru kolore dituen ikurrin bat da, planeta hori sinbolizatzeko erabilia. Ikurrin hori ez da ofiziala, ezen planeta gorrian ez dago inor bandera hau edo bestea ezartzeko; Mars Society eta The Planetary Society elkarteek onartu zuten, eta espaziora bidalia izan da; zehatz-mehatz Discovery espazio anezkan edo transbordadorean John Mace Grunsfeld astronautak eraman zuen, STS-103 espazio misioan, 1999an.

Banderaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinbolikoki bandera honek Marteren etorkizuna adierazi nahi du. Gorri kolorea egungo egoeraren errepresentazioa izango litzateke. Berdea eta urdinaren bidez etorkizunean gizadiaren eskutik planetan gerta daitezkeen aldaketak irudikatu dira. Banderaren jatorria Kim Stanley Robinson zientzia-fikzioko idazlearen Mars trilogy liburuetan dago. Hiru nobela horien izenburuak, izan ere, Marte gorria, Marte berdea eta Marte urdina dira (Red Mars, Green Mars eta Blue Mars). Marteko bandera, bestetik, Kanadako Devon uhartean Mars Societyk gestionatzen duen Flashline Mars Arctic Research Station (FMARS) basean ere jarrita dago.[1]

Marteko beste banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greg Bearrek asmatutako bandera.

Beste idazle batzuek Marterako beste ikurrin batzuk proposatu dituzte:

  • Greg Bear, Moving Mars eleberrian Marteko Errepublika Federalaren bandera: bi triangelutan Marte eta beste bi ilargi ageri dira. Koloreak: gorria, urdina eta zuria.
  • Robert A. Heinlein, Strange Land eleberrian: hondo zuri baten gainean, gizakien sinbolo gorria.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]