Martin Azpilikueta
Martin Azpilikueta |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Martin Azpilikueta Jauregizar | |
| Ezizena | Doctor Navarrus | |
| Jaio | 1492ko abenduaren 13a | |
| Barasoain ( |
||
| Hil | 1586ko ekainaren 21 | |
| Erroma ( |
||
Martin Azpilikueta Jauregizar[1] (Barasoain, 1492ko abenduaren 13 - Erroma, 1586ko ekainaren 21) Doctor Navarrus izenaz ezagutua pentsalaria izan zen. Bere garaiko intelektualik garrantzitsuenetakotzat jotzen da.
Baztandar jatorriko familia agramondar batean jaio zen, Martin Azpilikueta eta Maria Jauregizarren seme zelarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Bizitzako lehen urteak Barasoainen eman eta gero hamaika urte zituenean filosofia eta teologia ikasten hasi zen. 1509an Alcalá de Henaresko unibertsitatean ibili zen ikasle. Lau urtetan bi gaietan lizentziatuta Okzitaniako Tolosan Zuzenbide kanonikoa ikasi zuen. Ondoren bertan eta Caorseko unibertsitateetan eskolak eman zituen.
Tolosan apaiz bihurtu zen eta 1523an Nafarroara itzuli zen. 1524tik aurrera hamalau urtez Salamancan irakasle izan zen. Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen aginduz Coimbrako unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; 1555ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen Portugalgo pertsonaia inportante askorengan.
1577an, dagoeneko zahartzaroan sartuta zegoenean Felipe II.ak frai Bartolome Karrantza Inkisizioaren aurrean defenda zezala eskatu zion eta Erromara joan behar izan zuen. Bertan Pio V.a, Gregorio XIII.a eta Sixto V.aren aholkularia izan zen.
[aldatu] Lanak
Aldi berean teologo, legelari eta ekonomialariatzat joa da.
Bere lanik garrantzitsuenak hauexek dira:
- Manual de Confesores y Penitentes, Coimbran 1553an argitaratua, espainieraz zein latinez sarritan berrargitaratua.
- De Usuras y Simonía (1569).
- De redditibus beneficiorum Ecclesiaticorum, Valladolid (1566).
- Comentario Resolutorio de Cambios.
- Enajenación de las Cosas Eclesiásticas.
- Comentario sobre los expolios de los clérigos.
- Cuatro Comentarios de Regulares.
- Tratado de las Horas Canónicas y de Oración.
- Tratados del Rosario.
- Silencio en el Oficio Divino.
- Capitulo Inter Verba.
- Capitulo Humanae Aures.
- Tractatus de Finibus Humanorum Actuum.
- Tratado de Penitencia.
- Tratado de Indulgencias y Jubileo.
- De Rescriptis.
- Tratado de Juditiis.
Bere lan guztiak Venezian argitaratu zituzten 1598an Compendium horum omnium Navarri operum izenburupean.
[aldatu] Bibliografia
- Juan Carlos Berrio: Escrito en piedra. El Doctor Navarro (I eta II) artikuluak, La Voz de la Merindad, Tafalla, 195 eta 196 aleak, 2010eko abuztua eta iraila.
- Mariano Arigita y Lasa. El doctor navarro don Martín de Azpilcueta y sus obras : estudio histórico crítico, Analecta Editorial, Iruñea, 1998.
- Batzuen artean: Estudios sobre el Doctor Navarro : en el IV centenario de la muerte de Martín de Azpilcueta, Eunsa (Ediciones Universidad de Navarra, S.A.), Barañain, 1988.
- Ramón Martínez Tapia: Filosofía política y derecho en el pensamiento del siglo XVI : el canonista Martín de Azpilcueta, Colegio Notarial de Granada, Granada, 1997.
- Rodrigo Muñoz de Juana: Moral y economía en la obra de Martín de Azpilcueta, Eunsa, Barañain, 1998.
- Hermilio de Olóriz Azparren. Nueva biografía del doctor D. Martín de Azpilcueta y enumeración de sus obras, Analecta Editorial, Iruñea, 1998.
- José María Recondo: El Doctor navarro don Martín de Azpilcueta, Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1987.
[aldatu] Barasoainen gogoan
Azpilikuetaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren harira bere omenezko eskultura bat jarri zen, Oloritzen bizi den Juan Manuel Campos Manik egina eta berak esandako esaldi bat hiru elez (latina, euskara, espainiera) dakarrena; euskarazko bertsioan Herriak du agintea irakur daiteke[2].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Dokumentazioan Azpilicueta, Azpilcueta eta Aspilcueta ere topa daitezke.
- ↑ La Voz de la Merindad, 196. alea, 39. or.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Martin Azpilikuetaren biografia