Martin Frobisher

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.57.158.46 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 10:14, 22 maiatza 2015

Ingeles itsasgizona (Altofts, Yorkshire, 1539 ingurua - Plymouth, 1594ko azaroaren 15a). Ameriketako iparraldetik Txinarako bidea bilatu nahian, 1576ean espedizio bat antolatu zuen; Groenlandiako hegoaldea, Labrador penintsulako ekialdea eta Baffingo lurretatik igaro zen, eta gaur bere izena daraman badiaraino heldu. 1585ean, Drakerekin Mendebaleko Indietara iritsi zen, eta Espainiako Armada Garaitezinaren kontrako gerran parte hartu zuen (1588).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Frobisher Aldatu lotura Wikidatan