Martin Garitano

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Martin Garitano Larrañaga (Bergara, 1963ko abuztuaren 4a) gipuzkoar kazetaria da, eta, 2011ko ekainaren 23tik 2015eko ekainaren 24ra, Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoa. Donostian bizi da.

Hastapenetan Loiola Irratian jardun zuen[1]. Egin egunkariko erredaktore buru izan zen. Hura itxi zutenean, Euskadi Información egunkariko zuzendari izan zen. Gara egunkariko zuzendari ondoko ere izan zen, Mertxe Aizpuruarekin batera. Garan idazteaz gain, Info7 irratian esataria ere izan zen.

2011n Bildu koalizioaren zerrendaburu gisa aurkeztu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietara, eta ekainaren 23an Gipuzkoako diputatu nagusi aukeratu zuten, haren alde bozkatu baitzuten Bilduk eta Aralarrek. 2015ean EAJk eskuratu zuen Foru Aldundia, Markel Olano buru zela.

Erreferentziak

  1. goiena.net (2011-04-18)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Garitano Aldatu lotura Wikidatan