Martin Luther King

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Luther King
Martin Luther King
Datu pertsonalak
Jaio 1929ko urtarrilaren 15a
Atlanta, Georgia (Estatu Batuak)
Hil 1968ko apirilaren 4a
Memphis, Tennessee (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Coretta Scott King (1953 - 1968)
Lanbidea Apaiz, aktibista politikoa eta teologoa
Sinadura

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, Estatu Batuak, 1929ko urtarrilaren 15a - Memphis, Tennessee, Estatu Batuak, 1968ko apirilaren 4a) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.

Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten. ..

Bizitza

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean

1954. urtean Eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.

1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.

Washingtoneko 1963ko abuztuaren 28ko martxaren ikuspegi bat.

1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.

Kennedy presidenteak Washingtoneko martxako buruzagiekin eginiko bilera.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Luther King Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Martin Luther King