Martin Ritt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatu Batuetako antzezlea eta zinemagilea (New York, 1920 - Santa Monica, 1990). Antzerkian eta telebistan lan egin zuen antzezle eta zuzendari gisa; Actor´s Studio eskolako ikasle izan zen, eta irakasle gero. Drama psikologikoak, eleberrien egokitzapenak, komediak, gizartea aztertu eta salatzen duten filmak eta, batez ere, westernak egin zituen. Filmak: Edge of the City (1957, Hiri bazterrean), The Spy Who Came in from the Cold (1965, Hotzetatik etorri zen espioia), The Molly Maguires (1970), Sounder (1971), Conrack (1973), The Front (1975), Norma Rae (1979), Stanley and Iris (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]