Martin Stephenson & the Daintees

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Stephenson & the Daintees (London, 2011)
Martin Stephenson & the Daintees (Glasgow, 2010)

Martin Stephenson & the Daintees Britainiar rock/folk/pop talde bat da, "rockabillyren, show tuneren, rootsy poparen, straight-ahead rockaren eta punkaren" elementuak konbinatzen dituena.[1] Taldearen liderra Martin Stephenson abesti-idazlea/gitarra-jotzailea da.

Martin Stephenson[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin George Stephenson 1961eko uztailaren 27an jaio zen Durhamen. 1990eko urtarrilean, Angela Capekin eskondu zen, Boat to Bolivia albumaren azalean agertzen dena, geroago dibortziatu ziren. Stephensonek bi alaba ditu.

Gitarra jotzen hasteko bere inspirazioa, beste askoren kasuan bezala, punk-rocka izan zen. Musika gustu ugariko pertsona da, The Curerekin zein rockabillyarekin berdin gozatzen duena, Martin Ingalaterrako ipar-mendebaldeko hainbat taldetan jotzen hasi zen, baina konturatu zen garagardo batzuk hartu ahal izateko bide eraginkorrena zela… zer eta kalean jotzea! 80ko hamarkadako hasieran The Daintees sortu zuen, eta bertako lehen kideak izan ziren 10 urteko abeslari bat, 9 urteko bateria-jole bat eta denbora luzean bere musika ibilbidean lagunduko zion Anth Dunn. The Daintees taldeak bere ibilbideari ekin zion ez oso modu txukunean, Azalea Terrace, Sunderland, eta holakoetako ikasle egoitzetako ateak joz, ea musika pixka bat entzun nahi zuten galdetzeko.

Martinek kale gorriko emanaldiak eta Blue Moon Boys izeneko talde rockabilly batean parte hartzea uztartzen zituen, baina talde hau desagertu zenean, The Daintees serio aritzen hasi zen, eta Martinek bere auzoko futbol talde batekin alderatzen zuren talde bitxi hark pubetan jotzeari ekin zion.

Aldaketa handia 1982an iritsi zitzaion, Newcastel-upon-Tyneko HMV disko-denda baten aurrean jotzen ari zenean. Dendako zuzendaria zen Keith Armstrong Kitchenware disko-etxea sortzen ari zen, eta The Daintees konpainia honek fitxatu zituen lehen taldeetariko bat bilakatu zen. "Roll On Summertime" izan zen hasierako singlea, kritikaren txaloak ez ezik, salmenta onak ere segituan bereganatu zituen oihan melodiko bat. Martin Stephenson & The Daintees bidea egiten hasiak ziren, eta aurrerantz zihoazen.

1985eko udaberrian, Martinek eta bere taldeak, hainbat talderekin (esate baterako, Aztec Camera edo disko-etxe berekoa zen Hurrahl) birak egin ostean, London disko-etxearekin lehen LPa plazaratu zuten. "Boat to Bolivia" zeukan izen, harrera beroa eduki zuen, eta musika estilo desberdinen bildumatzat jo zuten kritikoek. "Crocodile Cryer" edo "Rain" erakargarria bezalako abestiak gero eta zabalagoa zen The Dainteesen zaletuen multzoaren kutunenak bilakatu ziren. Disko honek sustapen bikaina izan zuen, berau argitaratu ostean taldeak emandako bira sortaren bidez.

"Glandsome, Humour & Blue" (1988), "Salutation Row" (1990) eta "The Boy´s Heart" (1992) disko bikainek, tamalez, ez zituzten lortu merezi izandako salmenta kopuruak. Honek nolabaiteko frustrazioa eragin zien, eta 1993an "There comes a Time" izeneko arrakasta bilduma kaleratu ondoren, Martinek The Daintees disolbatu egin zuen, eta Kitchenwarerekiko harremanak hautsi zituen.

Irmo eta etsi gabe, Martinek kontratu berri bat sinatu zuen Demon Records independentearekin. 1995eko otsailean "Yogi In My House" kaleratu zuen.

Martinen izpiritu sortzaileak ez du inoiz behera egin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephensonen albumak EBko eta AEBetako hainbat Disko-etxetan argitaratu ditu.

Martin Stephenson & The Daintees albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boat To Bolivia (1986)
  • Gladsome, Humour & Blue (1988) # 39 UK Albums Chart
  • Salutation Road
  • The Boy's Heart
  • There Comes A Time - The Best Of...
  • Live In The 21st Century
  • Western Eagle

Beste batzuekin edo bakarkako albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • High Bells Ring Thin
  • Yogi In My House
  • Sweet Misdemeanour
  • Beyond The Leap Beyond The Law
  • When It's Gone, It's Gone
  • Red Man's In Town
  • Songs For The Floating World
  • The Lilac Tree
  • The Church & The Minidisc
  • The Disciples Of Merle & Doc
  • The Incredible Shrinking Band
  • Collective Force
  • Down To The Wood
  • The Well of Harmony
  • The Haint of the Budded Rose
  • Airdrie
  • Live at Lincoln Cathedral
  • Wheel Of Fortune
  • Hell's Half Acre
  • High 7 Moon 5
  • Hamilton Square (Helen McCookerybookekin)

Erreferentziak eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martin Stephenson & the Dainteesi buruzko aipamena Allmusic-ean

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]