Martin Ugalde

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Martin Ugalde (Andoain, 1921ko azaroaren 11 - Hondarribia, 2004ko urriaren 4a) kazetari, idazlea eta politiko gipuzkoarra zen.

Hainbat urte eman zuen erbestean, ideologikoki nazionalista zelako. Bestela, gazteleraz zein euskaraz idatzi arren euskaltzale amorratua izan zen, Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sorreran lan handia eginez. Bere omenez, "Martin Ugalde Parkea" eraiki zuten jaioterrian.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean garai gorriak igaro behar izan zituen berak eta familiak. Gerraostean, 1945 inguruan "Diario Vasco" egunkarirako artikuluak idazten hasi zen.

1947an haren bizitza markatuko zuen erabakia hartu zuen. Urte hartan, Venezuelara ihes egin zuen, haren bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zuen. Hastapenetan, "Elite" aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero "Nosotros" eta "El Farol" aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten. 1951ean venezuelar nazionalitatea hartu zuen eta 1955an, ezkondu egin zen bertan ezagututako Ana Mari Martinez Urreiztietarekin, bizitzan osoan zehar lagun izango zuen emakumea. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten, han jaioak.

1969an Euskal Herrira itzuli zen, 48 ute zituela. EAJn lanean buru belarri sartu zen berehala, "Zeruko Argia" aldizkarian eta "Deia" egunkaria sortzeko lanetan hartu zuen parte, zuzendariorde eta euskarazko erredakzioaren arduradun moduan azken honetan. 1976an Hondarribira joan zen bizitzera. 1982an Carlos Garaikoetxea lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Arazoetarako zuzendari nagusi izendatu zuen. 1985ean Eusko Alkartasunan afiliatu zen.

Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da, 1961eko Iltzailleak narrazio liburuagatik. Venezuelan argitaratutako lan honetan, Latinoamerikako literaturan hain ospetsua zen narraziogintza euskal literaturara ekarri zuen. Bizitza osoko lanarekin bibliografia oparoa utzi zuen: ipuinak, saioak, antzezlanak eta eleberriak.

1990an, Euskaldunon Egunkaria sortzeko taldeetan gogoz egin zuen lan, egitasmoaren arima bilakatuz. Administrazio Kontseiluaren Lehendakari izendatu zuten. Ondorengo urteetan, hainbat omenaldi egin zizkioten zuen: Euskal Herriko Unibertsitateak "Honoris Causa" doktore, Andoaingo Udalak "Seme Kutun", Eusko Jaurlaritzak "Euskal Herritar Unibertsal" eta Euskaltzaindiak Ohorezko euskaltzain izendatu zuten. 2002ko ekainean inauguratu zuten Martin Ugalde Kultur Parkea.

2004ko urriaren 4an hil zen Hondarribian, azken urteak gaixorik egonda, Alzheimerrak jota.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Ipuinak

[aldatu] Antzerkia

  • "Ama gaxo dago" (Cromotip, 1964)
  • "Gurpegin aspaldi gertatua" (argitaragabea, 1965)

[aldatu] Eleberria

  • "Las brujas de Sorjin" (Axular, 1975)
  • "Itzulera baten historia" (Elkar, 1990)
  • "Pedrotxo" (Elkar, 1995)
  • "Mohamed eta parroko gorria" (Elkarlanean, 2000)

[aldatu] Historia lanak

  • "Síntesis de la historia del País Vasco" (Ediciones vascas, 1974)
  • "Historia de Euskadi" (Planeta, 1981)
  • "Biografía de tres figuras nacionales vascas: Arana-Goiri, Agirre, Leizaola" (Sendoa, 1984)
  • "Lezo Urreiztieta" (Elkar, 1990)
  • "Manuel de Irujo, un hombre leal a su tiempo" (Txertoa, 1992)
  • "Nueva síntesis de la historia del País Vasco" (Ttarttalo, 1997)

[aldatu] Saiakera

  • "Unamuno y el vascuence: contra-ensayo" (Ekin, 1966)
  • "El problema vasco y su profunda raíz político-cultural" (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1980)

[aldatu] Kazetaritza

  • "Imágenes de la Semana Santa en Venezuela" (Caracas, 1956)
  • "Cuando los peces mueren de sed" (Caracas, 1963)
  • "Hablando con los vascos" (Ariel, 1974)
  • "Hablando con Chillida" (Txertoa, 1975)
  • "Bajo estos techos" (Caracas, 1979)
  • "Batasun eta zatiketaren artean" (Elkar, 1989).

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak