Martin Ximenez de Bertendona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Ximenez de Bertendona
Bizitza
JaiotzaBilbo1489
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1564 (74/75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela

Martin Ximenez de Bertendona (Bilbo, Bizkaia, 14891564) itsasgizona eta ontzigilea izan zen. Bilbo hiriak hari esker berreskuratu zituen foruak eta udal-frankiziak (1551). 1554. urtean, Desierto ontziolan, Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzuan izateko 610 tonako ontzitzarra egin zuen. Ontzia bukatutakoan, Napoliko Karlos printzea Coruñatik Ingalaterrara eraman zuen, han Maria erreginarekin ezkontzera. Handik bi urtera, Karlos V.a Espainiakoa Le Havretik Espainiara eraman zuen ontzi berberean. Ondoren, Caceres hiriko Yuste monasteriora baztertu zen. Egindako zerbitzu ugarien ondorioz hainbat sari jaso zituen erregearengandik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]