Martina Ezkurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martina Ezkurra
Datu pertsonalak
Izen osoa Martina Ezkurra Oiz
Ezizena Ilarregiko sendalaria
Jaio 1841
Ilarregi (Nafarroa Garaia)
Hil 1936
Ilarregi (Nafarroa Garaia)

Martina Ezkurra Oiz (Ilarregi, 1841 - Ilarregi, 1936), izengoitiz Ilarregiko sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Ilarregui) deitua, nafar sendalaria izan zen. Gaztaroan Argentinan lan egin zuen, hezur-zuzentzaile bati laguntzen. Ondoren, Ilarregira itzuli, ezkondu eta itsasoaz bestaldean ikasitakoa praktikan jartzen hasi zen. Prestigio handia erdietsi zuen, berebiziko trebezia baitzuen hautsitako hezurren muturrak beren lekuan ezartzen; ondoren, kartoi eta loturekin, immobilizatzen zituen. Iloba Maria izan zuen ondorengoa[1].

Erreferentziak

  1. Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Ilarregui-Navarra. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).