Martsias
Wikipedia(e)tik
Martsias[1] (antzinako grezieraz: Μαρσύας) Frigiako musikari satiroa izan zen, flauta bikoitzaren asmatzailea. Elezaharraren arabera, Apolo lira-jotzailearekin lehiatzera ausartu zen. Apolok baldintza batekin onartu zuen erronka: irabazleak nahiko zuen zigorra emango zion galtzaileari. Jainkoa musikariari nagusitu ondoren bizirik larrutu zuen eta, azkenik, izen bereko ibai bihurtu zuen. Martsiasen larrutzea oso gai erabilia izan zen arte helenistikoan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.