Martxa (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britainiar Armadaren musika-banda bat, martxa bat jotzen, guardia-aldaketa batean.

Martxa erritmo aski nabarmena duen musika-konposizioa da, dabilen soldadu edo lagun talde baten urratsa zuzendu dezakeena. Martxa bitar konpasean idatzia izaten da gehienetan; erritmo sinplea, nabarmendua eta neurtua du. Jatorria herri-musikan izan arren, musika landuan ere agertzen da, operan batez ere, baina baita sinfonia, sonata eta antzeko musika-lanetan ere. Schubertek martxa asko idatzi zituen pianorako, lau eskuz jotzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]