Martxa Erreala

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Martxa Erreala (gaztelaniaz Marcha Real) Espainiako ereserki nazionala da, musikaduna baina letra ofizialik gabekoa.

Europako ereserki nazionalen artean, zaharrenetariko bat da: berari buruzko lehenengo aipamena Manuel de Espinosak idatzitako Libro de Ordenanza de los toques militares de la Infantería Española liburuan topa dezakegu, 1761ean. Idatzi honek Martxa Errealaren partitura biltzen zuen Marcha Granadera izenburupean (egilerik gabekoa).

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Hugo Kehrer idazlearen aburuz, Prusiako Federiko II. Handiak konposatu zuen himnoa. Edonola ere, baieztapen horrek ez dauka euskarririk. Beste hainbat adituren iritziz, Martxa Errealak hantz handia du Karlos V.ak erabilitako doinu militar batzuekin.

Karlos III.a errege zelarik, ohiturak eta herriaren oniritziak ereserki nazional ofizioso bilakatu zuten Martxa Erreala.

1868ko Iraultza Loriatsua gertatu ostean, Prim jeneralak ereserki nazional berri bat sortzeko txapelketarako deia egin zuen, arrakastarik gabe: herriak Martxa Erreala gustuko zuen.

Bigarren Errepublikak Himno de Riego delakoa aukeratu zuen Espainiako ereserki nazional gisa. Espainiako Gerra Zibila bukatu ostean, Francoren gobernuak Martxa Errealari berrekin zion, oraingo honetan, Jose Maria Pemanen letra erabiliz.

Gaur egun, Martxa Erreala Espainiako ereserki nazionala da. 1978ko konstituzioa onartu eta gutxira, Francisco Grau konpositorea egungo bertsioaz arduratu zen.

[aldatu] Hitzak

Letra ezberdinak izan ditu ereserkiak. Frankismoaren garaian letra honakoa zen:

Arriba España, alzad los brazos
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

¡Triunfa España! Los yunques y las ruedas
marchan al compás
del himno de la fe.

Juntos con ellos cantemos de pie
la vida nueva y fuerte de trabajo y paz.

Arriba España, alzad la frente
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

Gertakaria
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake
Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz.

2007an polemika sortu zen kirolariek ez zutelako letrarik ereserkiarekin abesteko. Hori dela eta Espainiako Komite Olinpikoak eta SGAEk lehiaketa abiatu zuten hitzak aurkitzeko. 2000 bat proposamen jaso ziren eta 2008ko urtarrilaren 11n jakin zen ematera hauek honako letra aukeratu zutela lehiaketan:

Gaztelaniaz

¡Viva España!
Cantemos todos juntos
con distinta voz
y un solo corazón.

¡Viva España!
Desde los verdes valles
al inmenso mar,
un himno de hermandad.

Ama a la Patria
pues sabe abrazar,
bajo su cielo azul,
pueblos de libertad.

Gloria a los hijos
que a la Historia dan
justicia y grandeza
democracia y paz.

Euskaraz[1]

Gora Espainia!
Denok batera abes dezagun
ahots ezberdinez
bihotz bakarrez

Gora Espainia!
Haran berdeetatik
itsaso zabaleraino
anaitasun ereserkia

Maita ezazu aberria
besarkada ematen dielako
zeru urdinaren pean
herri askeei

Justizia eta handitasuna
demokrazia eta bakea
Historiari ekartzen dioten
seme-alabei loria

Urtarrilaren 21etik aurrera sinadura bilketa bati ekin zioten letra hau ofiziala izan zedin.[2]

[aldatu] Erreferentziak

  1. ADN egunkariko artikulua, 2008-01-11.
  2. ¡Viva España! Cantemos todos juntos. Elmundo.es

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak