Arrolako oppiduma

Koordenatuak: 43°18′44″N 2°36′31″W / 43.312161°N 2.608546°W / 43.312161; -2.608546
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maruelezako kastroa» orritik birbideratua)
Arrolako oppiduma
Ipar-mendebaldeko sarrera
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBizkaia, Arratzu, Nabarniz eta Mendata
Koordenatuak43°18′44″N 2°36′31″W / 43.312161°N 2.608546°W / 43.312161; -2.608546
Map
Azalera13 ha.
Historia
KulturaII. Burdin Aroa eta aro erromatarraren hasiera[1]
Indusketa
Indusketa datak1942-egun
ZuzendariakBlas Tarracena eta Augusto Fernández de Avilés
JabetzaBizkaiko Foru Aldundia
Bisitagarriabai
Altitudea535 m

Arrola edo Maruelezako oppiduma (gaur egun, ofizialki, Arrolako oppiduma) Arrola mendian dagoen Burdin Aroko oppidum edo herri gotortua da. Haren arrastoak aztarnategi arkeologikoa osatzen dute. Nabarniz, Arratzu eta Mendata artean kokaturik, aztarnategiak 19 ha ditu,[2] eta ez da haren nekropolia aurkitu.[3] II. Burdin Aroan eta erromatartze hasieran bizi izan zen hor jendea.

Ezaugarriak eta kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailaren gainetik 535m-ra dago[4]. Harresia, 6 m-ko batez besteko altuera duena, lurrez eta harrizko estalduraz eraikita dago, eta malda handia du barrutiaren kanpoalderantz. Hiru sarbide ditu: hegoaldean, iparraldean eta ipar-mendebaldean[5]. Ipar-mendebaldekoa da orain arte hobeto ikertu dena, korridore formako ate bat da. Atetik kanpoaldera dagoen horma, harresiarekiko paraleloan gainjarrita dago, eta bi babes-mihise horien artean, barnealdekoa eta kanpoaldekoa, korridore bat sortzen da. Defentsa sistema eraginkorra da: korridore horretatik igaro beharko lirateke etsaiak sartu ahal izateko, eta horrela eta herriaren defentsarien armen aurrean babes gabe geratuko ziren.

Aurkitutako egiturazko eta zeramikazko hondarren arabera, gertuko beste kastroen antzeko bilakaera kultural eta kronologikoa gertatu zen: Hasieran II. Burdin Aroko etapa bereizgarria izan zuten (III. mendetik I. mendera), zeramika zeltiberiarraren arrastoekin, eta ondoren etapa horri horizonte erromanizatzaile goiztiar bat jarraitu zion (K.o. I. m). Denboraldi horretan, Arrolako talaiatik antolatu zen Urdaibaiko eguneroko bizitza[6].

K.a. II-I mendeetan herriaren harresiak berreraiki zituzten eta bizitzeko eremuan handitu zuten[7]. Bestalde, Arrola mediaren parean, baina bailaren bestaldean, erromatarrek kanpalekua ezarri zuten, Ilunzar.

Arrolako oppiduma izan zitekeenaren marrazkia

Ingurune geografiko-kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrolako herri harresitutik 800 bat metrora, Gastiburu aztarnategia dago, santutegi funtzioa izan zezakeena[3].

Aztarnategiaren musealizatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtetik, Bizkaiko Foru Aldundia barrutiaren bistako egiturak berreskuratzeko kanpainak egin ditu eta bisita gidatuak antolatzen ditu. 2014ean, Arratzun, Arrolagune izeneko Interpretazio Zentroa zabaldu zen.[8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gastiburu : el santuario vasco de la Edad del Hierro y el territorio cariete del oppidum de Marueleza. in: Bibliotheca archaeologica hispana. Real Academia de la Historia, 302 or. ISBN 8496849481. OCLC .663906394.
  2. Valdés, Luis, Maruelezako Oppiduma (Nabarniz), Bizkaiko Foru Aldundia.
  3. a b (Gaztelaniaz) Valdés, Luis. (2005). «El Santuario Protohistórico de Gastiburu (siglos IV al I a.C.) y el calendario estacional (Arratzu, Bizkaia)» Munibe (Antropologia-Arkeologia). Homenaje a Jesús Altuna (Donostia) 57 ISSN 1132-2217 ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  4. ARROLAKO IRUNA. 2009-2012. Kultur Ikerketako Proiektu Integrala. Bizkaiko Foru Aldundia, 1-19 or..
  5. «Bizkaiko Museoak. Arrolako Oppiduma» museoak.bizkaia.eus (Bizkaiko Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  6. «Arrolako Gotorlekua (Arratzu, Nabarniz eta Mendata)» Ondarearen Europako Jardunaldiak 2007 (Bizkaiko Foru Aldundia).
  7. Cepeda-Ocampo, Juan José; Unzueta Portilla, Miguel. (2020). «Poblados fortificados de la Edad del Hierro en Bizkaia. Un balance de la investigación de campo» KOBIE. 100 años de investigaciones arqueológicas en Bizkaia (1918-2018). (Bizkaiko Foru Aldundia) 20: 143-174. ISBN 978-84-7752-470-X. ISSN - 7971 0214 - 7971..
  8. «Arratzutik Arrolako oppidum-era bisita» Deia 2014/07/25.
  9. Europa Press. (2014/07/11). Arrolagune Arrolako oppidumaren interpretazio zentroa ireki dute Arratzuko Kultur Etxean. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa