Mary McAleese
Irlandar politikaria (Belfast, 1951). Ipar Irlandan jaiotako lehen Irlandako lehendakaria. Mary Robinsonen lekua hartu zuen (1997), hark lehendakaritza utzita Nazio Batuen Ordezkari Gorenaren postua hartu zuenean. 2011 arte egon zen postu horretan. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Queen's Unibertsitatean (Belfasten) lehenbizi, eta Dublingo Unibertsitatean gero. 1974an, legelari gisa hasi zen lanean. 1975-1981 eta 1981-1987 bitartean zuzenbide-irakasle izan zen Dublingo Unibertsitatean. 1979-1981 bitartean, berriz, telebistarako lan egin zuen, kazetari gisa. 1987an, Ipar Irlandako Lege Ikasketa Institutuko zuzendari izendatu zuten. 1994an, Queen's Universityko erretoreorde izendatu zuten; kargu hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. McAleesek, berez, britainiar herritartasuna du, baina Irlandako Errepublikak bere herritartzat dauka.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.