María Zambrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Zambrano
María Zambrano
María Zambrano
Datu pertsonalak
Jaio 1904ko apirilaren 22a
Vélez-Málaga, Málaga ( Espainia)
Hil 1991ko otsailaren 6a
Madril ( Espainia)

María Zambrano Alarcón (Vélez-Málaga, Málaga, 1904ko apirilaren 22a - Madril, 1991ko otsailaren 6a) espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen[1].

Bizitza

Filosofia eta letrak ikasi zuen Madrilgo Unibersitate Zentralean. Bere maisu garrantzitsuenak Jose Ortega y Gasset, Xabier Zubiri eta Manuel García Morente izan ziren. 1931-1936 bitartean metafisika irakasle izan zen Unibersitate Zentralean. Espainiako Gerra Zibila bukatu eta gero erbestera joan behar izan zuen. Bere atzerrialdia oso luzea zen, eta Kuba, Mexiko, Puerto Rico, Italia eta Suitzan bizi izan zen. 1984an Madrila itzuli eta han bizi izan zen hil arte[1].

Idazlanak

  • Horizonte del liberalismo (1930)
  • Hacia un saber del alma (1934)
  • Filosofía y poesía (1939)
  • La confesión, género literario y método (1943)
  • Hacia un saber sobre el alma (1950)
  • Delirio y destino (1953an idatzia eta 1989n argitaratua)
  • El hombre y lo divino (1955)
  • Persona y Democracia: Una historia sacrificial (1958)
  • España, sueño y verdad
  • Los sueños y el tiempo
  • El sueño creador
  • Claros del bosque (1977)
  • La tumba de Antígona (1967)
  • De la aurora (1986)
  • El reposo de la luz (1986)
  • Los bienaventurados (1979)
  • Para una historia de la piedad (1989)
  • Unamuno (1940an idatzia eta 2003an argitaratua)
  • Cartas de la Pièce. Correspondencia con Agustín Andreu (1970eko hamarkadan idatzia eta 2002an argitaratua)

Erreferentziak

  1. a b María Zambrano Biografiasyvidas.com

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Zambrano Aldatu lotura Wikidatan