Masai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Masaik

Masai gazte batzuk salto eginez
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Kenya: 841,622
 Tanzania: 800.000
Hizkuntza
Maa
Erlijioa
Kristautasuna, animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Nilotar herriak

Masai etnia[1] Kenyan eta Tanzaniako iparraldean bizi den etnia erdi nomada da. Ohitura eta jantzi bereziak dituztenez eta ekialdeko Afrikako natura parkeetatik gertu bizi direnez, Afrikako etnia ezagunenetako bat dira.[2] Maa hizkuntzan hitz egiten dute;[2] nilo-saharar hizkuntza familiako hizkuntza bat da, dinka eta nuer hizkuntzen ahaidea. Era berean, masaiek Kenyako eta Tanzaniako hizkuntza ofizialak ikasi ohi dituzte: swahilia eta ingelesa. 883.000 masai inguru dira gaur egun, baina zaila da haien kopurua zehazki zenbatzea, erdi nomadak direnez. Berezko tradizio eta sinismenak dituzten arren, kristautasuna praktikatzen dute gaur egun masai askok.

Erreferentziak

  1. «Estilo Liburua» Berria.
  2. a b (Ingelesez) Jens Fincke: «Maasai: Introduction», 2000-2003
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masai Aldatu lotura Wikidatan