Masail
Wikipedia(e)tik
Masaila edo hezur zigomatikoa hezur pare bat da, laburra eta trinkoa, lauki formaduna eta aurpegiko masaila eta begiaren orbitaren zati bat eratzen duena. Irtenune zigomatiko bat dute, atzealderantz, hezur tenporalaren irtenune zigomatikoarekin lotzen dena. Baraila, esfenoide, etmoide eta hezur frontalarekin artikulatzen dira.