Mask (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 22 urtarrila 2016

Mask (euskaraz Mozorroa) 1985eko Peter Bogdanovich estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Cher, Eric Stoltz, Sam Elliott, Laura Dern eta Estelle Getty aktoreek antzeztu zuten.

Filma Roy L. "Rocky" Dennis estatubatuar gaztearen benetazko bizitza eta heriotzan oinarritua dago, honek bere aurpegia erabat desitxuratu zion craniodiaphyseal dysplasia gaisotasuna zuelarik.

Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Cher eta Sam Elliott aktoreek heuren antzezpenarengatik Urrezko Globo Sariak irabazi zituzten, bestalde Cherrek Canneseko Zinemaldian emakumezko aktore onenaren saria ere irabazi zuen.

Argumentua

1979, Kalifornia. "Rocky" (Eric Stoltz) bere garezurraren desitxuratzea eragin dion gaisotasun larri bat jasaten duen nerabe bat da. Halere, gazte buruargia eta atsegina da, bere gaisotasunak ez du kikiltzen, bizitzan aurrera egiteko adore handia erakusten du eta edozein nerabek dituen amets eta asmoak ditu. Gaztearen amak (Cher) gehiegi babesten du, oso ohikoa ez den bizimodua daraman emakumea da, baina bere semeak gainontzeko pertsona eta gazteek dituzten aurkera berdineka izateko gogor borrokatzen da.

Aktoreak

Kanpo loturak