Masokismo
Wikipedia(e)tik
Masokismoa oinazea edo mina pairatzean sexu-atsegina hartzen duenaren jokaera, hau da, sexu-atsegina lortzeko kalte fisikoak edo moralak jasateko beharra ezaugarri duen joera.
Sadismoari kontrajartzen zaio, baina, kasu askotan, batera agertzen dira masokismoa eta sadismoa; kaltea jasanez atsegin hartzeaz gainera, besteei kalte eginez eta haien gaineko nagusitasunaz ere atsegin hartzen dute sadomasokistek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.