Master and Commander: The Far Side of the World

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:47, 24 urtarrila 2016

Master and Commander: The Far Side of the World (euskaraz Jaun eta Agintari: Munduaren Azken Muturra) 2003ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Patrick O'Brian idazlearen Master and Commander eleberrian oinarritua dago.

Hamar Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Azkenik bi irabazi zituelarik: Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria. Beste guztiak Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera filmak irabazi baizituen.

Argumentua

1805. urtea, Napoleondar Gerrak. Munduaren azken muturrean Jack Aubrey kapitainaren (Russell Crowe) agindupean dagoen HMS Surprise britainiar gerraontzia Acheron frantziar gerraontzia jarraituz doa.

Bestalde, Galapago uharteetara ailegatu, eta gerora Charles Darwinek egingo duen gisa, gerraontziko Stephen Maturin zirujauak bertako fauna eta landaredia ikertzen hasiko da. Baina gerran daudenez eta lehentasuna frantziar gerraontzia atzematea denez, Aubrey kapitainak itsasoratzeko agindua emango du.

Aktoreak

Kanpo loturak